Wikipediako definizioak dioenez, Metadata (grekoko μετα, meta, «-en ondoren» eta latineko datum, «ematen dena»), beraz, literalki “datuei buruz” esan nahi du, edo beste modu baten esanda, datuei buruzko informazioa ematen diguten datuak lirateke. Normalean, datu hauek datu multzo bati buruzkoak izango dira, edo baliabideei buruzkoak. Metadatuei ere Meta Tags deritzaie.
Internet Society-rentzat egindako informe batean Matadata hauei esker, ikaskuntza baliabide baten edukia ezagutzea eta sailkatzea posiblea dela esaten zaigu, sareko informazioa eskuragarriagoa bilakatuz. Metadata hauek, beraz, makinentzako ulergarriak dira, bilaketa makinek egitea ahalbideratzea baita euren helburuetako bat.
Metadata hauek HTML dokumentu bateko HEADER-ean aurku genitzake, “código fuente de la página” delakoan. Honela, metadata mota bi bereiz genitzake:
- HTTP-EQUIV: esanahi berezia duten atributuei erreferentzia egiten die
- META NAME: web guneko edukiak deskribatzen dituzte
Dublin Core formatoa metadataren garapenaren adibide bat izango litzateke. Formato hau baliabide elektronikoen bilaketa errazteko sortu zen eta 15 elementuk osatzen dute. Gainera, Dubli Core antolaketaren arloan jakintsuak diren pertsonek ez direnek erabiltzeko sortua dago, beraz, oso sinplea da.