Agencia Blog-en azaltzen den bezala, Etika eta kategorien helburua bera da: informazio antolatzaileak dira. Hala ere ezaugarri nagusi batek desberdintzen ditu: EGILEAK
- kategoriak, orokorrean, adminastratzaile batek sortuak dira.
- Etiketak egileak berak sortzen ditu, nahi izanez gero.
Hau honela bada ere, autore eta administratzailea pertsona bera diren blogetan arazo baten aurrean aurki gaitezke.
Kategorien ordenaketa taxonomikoa, ierarkikoa eta zurruna da. Etiketen ordenaketa, berriz, folksonomikoa, anarkikoa eta felxiblea da.
Beraz, Rdf0809 kategoria lez ulertu behar dugu eta ez etiketa lez. Rdf0809 administratzailearen marka baita eta irakasgai honetarako egindako artikuluak sare horren barruan ager daitezen erabiltzen dugu. Etiketak sare horren barruan gauden egile bakoitzaren marka bereziak izango dira, baina ez marka orokorrak.