Aupa:
Nire izena Ainhoa Etxazarra da eta Bedian bizi naz. 20 urte daukadaz eta Euskal Filologia ikasten nabil Deustuko Unibertsitatean. Blog hau klasean sortu dot, Fondo Digitalen Kudeaketa eskolarako behar doguzan artikuluak idazteko asmoagaz. Honen bestez, irakasgai honi jagokozan artikuluak topatuko dozuez hemen, beraz, eta gai honetan iteresa badaukazue, zuon gustokoak edo zeozer barria ikasteko lagungarriak izatea espero dot.