Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Troll informatikoak’

TROLL INFORMATIKOAK

“Troll informatiko” deritzon horiek sarean arazoak sortzea gustuko duen pertsonak dira, foro edo lista ezberdinetan liskarrak sortzen dituztenak. Hau da sareko jakintsu guztiek ematen diguten gomendioa: kasurik ez liskar sortzaile hauei, gero eta liskar gehiago sortu orduan eta poz gehiago sentituko baitute.

Seguridad Informatica-n onartzen duten bezala, sare handi honetan troll hauek abantaila handi baten jabe dire: anonimoa izatea oso erraza da. Hala ere, ezin daiteke ahaztu zirikatzaile hauen arrastoa jarraitzeko modua badugula, PC-aren zenbakia lortu baitaiteke.

Enrique Dutra espertuaren blogean irakurri dezakegunez, Troll informatiko hauen agerraldia dela eta, jendea txarto sentitzen da euren presentziarekin eta askok eta askok sarean euren ekarpena ez egitea erabakitzen duten. Egia esan, penagarria da zirikatzaile hauen erruz sarea nahi beste aberastu ezin izatea, Dutrak dioenez.

Troll hauen kontra egin genezakeen gauza bakarra euren irainak ez erantzutea da eta egongo ez balira bezala aurrera jarraitzea, nahiz eta askotan zaila izan. Hala ere, beste herrialde batzuek neurri bortitzagoak hartu dituzte: Estatu Batuetan, adibidez, internet era anonimoan beste pertsona bat molestatzeko erabiltzen duena kartzelara joan daiteke, presidenteak aurkeztu duen erreforma bati esker.

Read Full Post »